IZAR Films

NOR
ZER

Izaskun Arandiak IZAR Films Ltd sortu zuen Ingalaterran, berak idatzitako lehenengo film laburrak ekoizteko: Dreams Come True (2004), Quiet (2007) eta If I Wish Really Hard (2010).  

2012an bere lehenengo film luzea idatzi eta ekoiztu zuen, Agur Esatea, urte hartako Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zena. 

Hurrengo urtean, Euskal Herrira itzuli, eta IZAR Films ltd. IZAR Films Europe S.L. bihurtu zen eta ekoiztetxearen garai emankorrenak hasi ziren. 

Proiektu propioez gain, besteentzako ere ekoizten hasi zen eta estrategia aldaketa horren erakusgarri izan ziren Zea… Bingo! (Ane Urkiola, 2015), June (Arantza Ibarra, 2018) eta Pil Pil (Kristina Zorita, 2019) film laburrak edo 2018an ekoiztutako Muga Deitzen da Pausoa (Maider Oleaga, 2018) dokumental film luzea. 

Film labur, webserie eta film luzeek osatzen duten obra luze eta anitzduna, IZAR Filmsek hasieratik, gai sozialak eta giza eskubideei buruzkoak ikusaraztea izan du helburu. Eta baita, paraleloki, emakume zinegileen lanei ikusgarritasuna ematea eta zinegile hasi-berriei bultzada ematea. 

Gaur egun, Azkena (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons, 2024) eta Zona Wao (Nagore Eceiza, 2024) film laburrak amaitu berri ditu eta If You Wish to Makea n Apple Pie (Nagore Eceiza, 2025) eta Irailak 27 (Izaskun Arandia, 2026) dokumental film luzeak garatzen ari da.